Doinua: Badabadum
Euskara gure laguna
guk ondo pasatzen dugu
euskaraz hitzegitea
beti daukagu helburu
Abenduaren 3a
da euskararen eguna
baina zorionak ere
Annabel gure laguna
Euskal Herriko hizkuntza
dugu gure bihotzean
bizkotxo baten moduan
berotzen dugu labean
Euskara gure eskura
egoten da egunero
guk erabili egin dezagun
mantendu behar da bero
Musukoarekin ere
euskaraz egin daiteke
baina gutariko batzuk
oraindikan ez dakite
hirurehun ta hirurogei
eta bost ditu urteak
bisurtea bada ere
euskarak ditu beteak