Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea
Bertso Ikasgela logoa

Nire buruari

  • Izenburua: Nire buruari
  • Ikastetxea: San Luis La Salle Ikastetxea (Bidebieta, Donostia)
  • Ikasgela: LH5A
  • Egilea: 5. maila
  • Doinua: Ikusi nuanean I
  • Irakaslea: Aitor Mendiluze
  • Igoera data: 2018-12-11
  • Publikoa:

Oletakoa naiz ni
Ibai dut izena
eta klasean beti
notarik onena.

Futbola gustatzen zait
onena eskolan
baina klasean gero
daukagu nahiko lan.

Beti lanean nabil
Aitorren klasean
baina klasetik kanpo
baita balletean.

Nire lagunak Unax
du berak izena
eta baloiarekin
da bera onena.

Nire lagun onena
dago beti eskolan
eta Kristinarekin
daukagu nahiko lan.

Atzoko egunean
zegoen ekaitza
eta bota zituen
miloika zuhaitza.

Kaixo nire klasean
June dut izena
eta beste klasean
Oier da onena.

Patioan bi zelai
daukat nire eskolan
uda bukatu eta
daukagu nahiko lan.

Ez dugu lan egiten
beti kiroletan
eta klasean beti
denok jolasetan.

Kaixo neska mutilak
Aitor nire izena
baina niretzat beti
Patxi da onena.

Nik bost urte nituen
La Salle eskolan
baina egun batean
bidali nahiko lan.

Atzo auzo osora
eman nuen bira
ta oso gogorra bai
nire ipurdira.

Nire animaliak
Pintto du izena
oso txikia da eta
betiko onena.

Klaseko kapitaina
zegoen eskolan
eta egun guztiak
etxeko nahiko lan.

Aurtengo gabonetan
etengabe bira
eskolako noriak
egiten du gira.

Ni parkean nengoen
Maria izena
hemen ditut lagunak
Aitor da onena.

Nire aita zegoen
Mariaren eskolan
eta ikusi zuen
egiten nahiko lan.

Gure eskolan beti
oso onak gara
baina gero parkean
oso txarrak dira.

Ni etxean nago ta
Egoitz dut izena
ni patioan askotan
futbolean onena.

Niri ez zait gustatzen
kirola eskolan
baina beti Aitorrek
jartzen du nahiko lan.

Atzo esnatu nintzen
komunetik jira
puzkar bat bota eta
bira ipurdira.

gaurko nire klasean
dago nire izena
eta pentsatzen dute
naizela onena.

Jaialdi bat badago
gaur nire eskolan
oso alai nago ni
baina dut nahiko lan.

Ama abeslaria
eta dauka jira
bere lagunak dantzan
oso onak dira.

Nik lagun on bat daukat
Kuriel du izena
sukaldean txarra da
lanean onena.

Kirolak jokatzeko
eman dut izena
baina kirol batzutan
ni beti onena.

Mate egiten beti
gabiltza eskolan
eta klaseetan beti
egiten nahiko lan.

Txinan bagaude beti
behar dugu mapa
baina beti zirkoan
behar dugu kapa.

Ikusi nuenean
Nahikari izena
iruditu zitzaidan
izenik onena.

Jolen egunero bai
aspertzen da eskolan
baina gainera gero
badago nahiko lan.

Aurtengo gabonetan
zuhaitza jartzera
amonaren etxera
ondo pasatzera.