Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

OPORRETATIK BIDEODEIA

  • Izenburua: OPORRETATIK BIDEODEIA
  • Ikastetxea: Bastida Ikastola (Bastida)
  • Ikasgela: LH6A
  • Egilea: LH 6
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2021-06-06
  • Publikoa:

DUBAI
Kaixo Dubaien gaude
ta nirekin Urko
Dubaieko ardoa
nik badut gustoko
merkatuan egon gara
egin dugu truko
Ni hemen oso pozik
ez naiz bueltatuko

Kaixo nire etxea
asko dudan aite
bai ni nago Dubaitik
agurtzeko kalte
oso ondo pasatu
pixkat txokolate
agur gure Dubaitik
hurrengo egunarte

BUENOS AIRES
Kaixo kuadrila ona
gu hemen aurten
Argentinar kultura
gu gaude ikasten
ta Bokaren imnoa
oso ozen abesten
benetan ondo gaude
gu Buenos Airesen

HAWAII
Kaixo andereƱo zelan
gu gaude Hawaiien
zu klasean zaudela
gu gozatzen hemen
egunak zoragarri
bero izan arren
gu ez gara bueltatuko
jarraitu zuzentzen

MUNDUTIK BIDAIATZEN
Lehenego Rusiara
gero Frantziara
Dorre Eiffela ikusten
gabiltza gu hara
Rusian Putin dago
zu joango al zara?
oporretan mundutik
ibilko gara

NEW YORK
Kaixo lagunak hemen
oso ondo gaude
New Yorken gabiltza
herritik aparte
Eguzkia hartzen ta
jaten txokolate
hemen oso ondo gaude
agur laster arte

JAPONIA
KAixo zelan laguna
ni hemen Japonen
Mangak irakurrita
jokoak jolasten
ere Nintendora joan
begira nola den
hemen geldituko naiz
anime ikusten