Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Oporretatik bideodeia

  • Izenburua: Oporretatik bideodeia
  • Ikastetxea: Lautada Ikastola (Agurain)
  • Ikasgela: LH6A
  • Egilea: -
  • Doinua: Ikusi nuanean I
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2021-06-06
  • Publikoa:

EGIPTO
Piramidea, esfinje
hori bai txoroa
eta nire hotelan
ez edan ardoa
lagunekin hondartzan
hori bai gogoa
eta itsasoko ura
badago beroa

BIDEO JOKOA
Aurtengo udarako
lekurik onena
GT5a Minecraft
badugu kemena
Gure partida izan da
munduko handiena
koronabirusakin
ez dago problema

ZARAUTZ
Oporretara goaz
dantzan eta kantan
Zarautzen badaude bai
jendea hondartzatan
gu toalla gainean
denok eguzkitan
eta gaude gabien
guztiok festetan

CARIBE
Caribean gu gaude
hondartzan abesten
olatuak ta area
ze politak diren
opor zoragarriak
baditugu aurten
festa zoragarria
badaukagu hemen

CANCUN
Hegazkinez joan gara
hau bai Cancunera
bueltak eman ditugu
herrialdeetara
asko gustatzen zaigu
goxokiak jatea
eta ez naiz bueltatuko
berriz ikastera