Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Agur el casal

  • Izenburua: Agur el casal
  • Ikastetxea: El Casal HLHI (Abanto-Zierbena)
  • Ikasgela: LH6A
  • Egilea: -
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Asier Alcedo
  • Igoera data: 2021-05-25
  • Publikoa:
Audioa

Nahiz ta batzutan garen erori
eta askotan sentitu grogi
klasean gara barraskiloak eta patioan txori
Onintza mila esker bihotzez
zure pazientzia hori
besarkada hartu tori
agurra kantuz botako dugu
entzun ezazue ongi

9tan gela sartzea
eta musikan guk kantatzea
matematikan erro karratu ta erregela hartzea
urte pila bat joan zaizkigu
ematen dute haizea
normal triste sentitzea
El casaleko gela polita
Izan da gure etxea

Azkenik heldu da gure data
kurtsoa izan dela aldapa
ez genuke nahi institutuan
ez guri jartzerik falta
eta datorren urtean ia
den ona eta aparta
guk el casaleko marka
garai berri bat hasiko dugu
DBHra pasata

irakasleak gure inguruan
pentsamenduak gure buruan
esaten dute hitz egiteko
ahal bada era baxuan
kapitulo bat idatzi dugu
bizitzaren liburuan
nahi izan dugun moduan
oroitzapenak sartuko dira
estutxe baten barruan