Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea
Bertso Ikasgela logoa

Nire buruari

  • Izenburua: Nire buruari
  • Ikastetxea: La Anunciata Ikastetxea (Donostia)
  • Ikasgela: LH5A
  • Egilea: Anunziata 5.
  • Doinua: Ikusi nuanean I
  • Irakaslea: Aitor Mendiluze
  • Igoera data: 2019-01-11
  • Publikoa:

Zergatik edukiko
dugu guk izena
alferrik dago eta
baina da onena.

Zergatik egon behar
dugu guk eskolan
etxean egoten naiz
egiten nahiko lan.

Beharrezkoa dela
dio amak beti
aitak jartzen didala
bokata ederki.

Irakasle onenak
Elena du izena
ingeleseko gelan
guretzat onena.

Oso gustura gaude
pasatzen eskolan
gure eskolan gaude
egiten nahiko lan.

Gure eskolan beti
gaude laguntzeko
gu beti irrikitan
gauzak egiteko.

Dordoka bat zegoen
ez nekien izena
kirolan oso txarto
etxean onena.

Etxean telebista
inglesa eskolan
irakurri eskolan
jasotzen nahiko lan.

Aditu nuenean
nik zure izena
iruditu zitzaidan
izenik onena.

Nire lagun onena
dago nire eskolan
Minervak egiten du
eskolan nahiko lan.

Asier saiatzen da
dakien erara
nire lagun onena
oso jatorra da.

Anunciata da gure
eskolako izena
guretzat da munduko
eskola onena.

Nire lagun onenak
Ares du izena
beti dago entzuten
bera da onena.