Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

IKASTURTE AMAIERA

  • Izenburua: IKASTURTE AMAIERA
  • Ikastetxea: Plentzia HLHI (Plentzia)
  • Ikasgela: LH6B
  • Egilea: -
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Peru Vidal
  • Igoera data: 2021-05-13
  • Publikoa:

Beti gogoratuko
zaitugu gogotik
Agur Plentzia eskola
bihotz-bihotzetik

Hamaika urte eta
eskola bukatu
urtebetetze asko
batera pasatu.

Eskola pena handiz
utzi behar dugu
irakasleak penaz
agurtu ditugu.

Irakasle askorekin
egon gara sarri
irribarrea beti
ahoan ekarri.

Beti gogoratuko
zaitugu gogotik
Agur Plentzia eskola
bihotz-bihotzetik

Nahiz eta batzuetan
haserretuta gu
lagunekin batera
ondo pasa dugu.

Jantokian ere bai
pozik egon gara
sanjakoboak jaten
barre ta algara.

Patioan egon gara
beti salseatzen
pozik egoten gara
gu ondo pasatzen.

Beti gogoratuko
zaitugu gogotik
Agur Plentzia eskola
bihotz-bihotzetik