GURE BERTSO ETA KANTUEI
ADI ETA KASU EGIN
ARAUAK ERRESPETA DITZAGUN
HAU DENA AMAITU DADIN
Europako puntu gorriena,
euskaldunak omen gara.
Ezingo dugu MASKARA kendu,
hemendik ehun urtetara.
Dagoeneko nazkatuta gaude,
normala triste egotea.
Araua betetzen ez duena,
mendi puntara joatea.
Ospitaleak beteta daude
erizainak lanez lepo
mediku gehiago behar dira
birusa ekiditzeko.
Hamarrak pasatuta etxera
joan behar buru makur
onena pandemia kentzea
ta maskarilari agur.