GURE BERTSO ETA KANTUEI
ADI ETA KASU EGIN
ARAUAK ERRESPETA DITZAGUN
HAU DENA AMAITU DADIN
ikastolara heldutakoan
beti hidrogela hartu
gero bi metroko distantzia
eta gelak bentilatu
Medikuei kasu egitea
ez da izango bakarra
musukoa sudurretik gora
denok daukagun beharra
Ez ahaztu garrantzitsua dela
aurpegia estaltzea
baina gogoratu muxukoa
etxean beti kentzea
Txerto gehiago nahi genituzke
maskara desagertzeko
amona etxean gelditu da
birusa ekiditzeko