Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

OPORRETAN

  • Izenburua: OPORRETAN
  • Ikastetxea: Lope de Larrea Ikastola (Agurain)
  • Ikasgela: LH6A
  • Egilea: -
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2021-04-12
  • Publikoa:

LONDRES
Kaixo lagun maiteak
zer moduz amama
gu autobusean gaude
ta behean pijama
Londresen bazkaltzeko
bihar dugu flana
agur lagun maiteak
eta muxu bana

CARIBE
Kaixo lagun maitia
zer moduz etxean
hemen nago zu gabe
palmondo artean
ni hemen oporretan
ta zu hor lanean
laster egongo gara
zu ta ni kalean

MEXIKO
Kaixo lagun maiteak
Mexikon gaude hara
oso ondo pasatzen
turisten erara
pikantea jateko
ez daukagu traba
Bueltatzen garenean
ikusiko gara

LONDRES
Kaixo aitite ta amama
hemen nago barrez
hona etorri naiz ni
etxetikan ihes
postal honi erantzun
azkar ta mesedez
hemen geldituko naiz
denboraldi batez

PARIS
Kaixo Parisen nago
zuek non zaudete?
Hemen pasatuko dut
aurten astebete
hemen ikusi ditut
mila eskaparate
ondo pasa oporrak
ta ikusi arte

PARIS
Borjour ta nola zaude?
Gu hemen ondo, hara!
Kroasana gosaldu
ta goaz plazara
Torre Eiffel ikusi
turisten erara
au revoir eta irailean
ikusiko gara