Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Bertso postalak

  • Izenburua: Bertso postalak
  • Ikastetxea: Lope de Larrea Ikastola (Agurain)
  • Ikasgela: LH6B
  • Egilea: 6B
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2021-06-06
  • Publikoa:

FRANTZIA
Bon jour familikoak
ikusteeko asmoa
ibaiaren ondoan
daukagu kanoa
motxilan badaukagu
Parisko planoa
Agur aita ta ama
Frantziara noa

IRLANDA
Kaixo Irlandan nago
nitaz gogoratu
azkar kontatuko dut
ze nahi dut gozatu
ze eguraldi tontua
ta madarikatu
muxu handi bat denoi
ta ondo pasatu

LONDRES
Hello Londresen gaude
ta ez gaude txarto
euri asko egiten du
aterkia beharko
etorri behar zarete
denen onerako
hemen gustora nago
ez naiz bueltatuko

ERROMA
Kaixo lagun guztiak
hemen Roman nago
etorri naizenetik
nago ni arraro
museoak itsusi
pizza bat nahiago
muxu handi bat denei
ta oporrak akabo

HAWAII
Hemen gaude gustura
ze polita Hawaii
Xabier, Ilargi, Safa
ta baita ere Ibai
Hawaiien beti dago
tenperatura alai
etorri zuek hona
nik ez dut joan nahi