Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

oporretan

  • Izenburua: oporretan
  • Ikastetxea: Lope de Larrea Ikastola (Agurain)
  • Ikasgela: LH6D
  • Egilea: 6D
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2021-04-12
  • Publikoa:

MALDIBAK
Egun on bat denoi
hemen gaude festan
asko gustatzen zaigu
leku hau benetan
uste dut ez garela
etorriko urtetan
etorri hondartzara
hemen Maldibetan

LOS ANGELES
Hondartzan gaude denak
bihar astelehena
gorputzean daukagu
sekulako pena
eguzki asko dago
behar dugu krema
muxu handi bat zuentzat
momentu onena

ANDORRA
Kaixo lagun maiteak
zer moduz Andorran
gu Agurainen gaude
konfinamenduan
zuek egun guztiak
Andorrako pistan
lasai egongo gara
laster zuen ondoan

BENIDORM
Benidormera goaz
ibiltzeko asmoaz
lagunekin parranda
egiteko kapaz
bainujantzia hartu
toaila ere beraz
muxu handi bat eta
hondartzara goaz

DONOSTI
Kaixo lagun guztiak
nago Donostian
oso polita eta
gustukoa benetan
Donostian beti nago
jende pila artean
agur ondo pasatu
ta ikusi herrian

VENEZIA
Kaixo denoi kuadrila
Venezian ederto
hemen ura da dena
hau agobiatzeko
begiak saldu ditut
Gondolan sartzeko
muxu handi bat eta
ez naiz bueltatuko

GARBIGUNE
Garbigunean gaude
oporrak hasteko
hemengo telebistak
hobeto saltzeko
San Prudentzio egunak
ederto egoteko
dirua lortu dugu
Dubaira joateko