Etxe txiki batean
zazpi antxume zeuden
ama erosketara
Eroskira joan zen
amak arduratuta
joan baino lehen
atea ez zabaltzeko
abixatu zien
Atea jo zuen, tok
etxera sartzeko
zazpi antxumetxoak
guztiak jateko
otsoak zuen ahotsa
amaren antzeko
arraultzak jan zituen
ahotsa fintzeko
Otsoak gose zuen
antxumeak jateko
otso maltzurra oso
itsusia zelako
etxe txiki horretan
korrika sartzeko
irina bota zuen
hanka zuritzeko
Antxumeek atea
ireki zioten
eta antxume txikia
erlojuan sartu zen
gure antxume gaixoak
beldur asko zuen
eta beste guztiak
jan egin zituen
Tripa bete beteta
errekara joan zen
ta ama beldurtuta
zegoen bilatzen
aurkitu zutenean
tripa ireki zuten
eta sei antxumeak
atera zituzten
Antxumeek harriak
sartu zizkioten
errekara bota eta
hortxe ito egin zen
gero etxera joaten
otsoa ito ondoren
otsorik gabe lasai
bizi izan ziren