Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Patxi Errementaria

  • Izenburua: Patxi Errementaria
  • Ikastetxea: Araia Ikastetxea (Araia, Asparrena)
  • Ikasgela: LH5A
  • Egilea: -
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2019-05-28
  • Publikoa:

Patxi Errementari
gaizto maltzurrena
bihurrikeri asko
egiten zuena
Deabru maltzur horrek
Zart zuen izena
Bere bila joan zen
deabru handiena

Infernutik lurrera
badira hainbat ordu
eseri eta lasaitu
ipurdi eta buru
aulkian jarri duzu
kola ai ze apuru
hor geratuko zara
hiru urte seguru

Bigarren deabrua
etorri zelako
Patxik esan zion ba
sofan etzateko
hiru urte pasata
joan zen askatzeko
infernura joateko
ta ez bueltatzeko

Etorri zen beste bat
hurrengo egunera
abixatu ziotenez
libratu zen bera
pegatu zuen baina
pikuondo batera
hiru urte luzetan
pikuak jatera

Patxi Errementari
gaiztoa betidanik
hain pertsona txarra zen
hil zen oso pozik
Patxi errementari
gaiztoa zelarik
deabruek botatzen
dute infernutik

Gure Errementaria
maltzurra zelako
infernutik zerura
bertan geratzeko
Amona zahar batek
maite zuelako
zeruan geratu zen
beti betirako