Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Hamsel eta Gretel

  • Izenburua: Hamsel eta Gretel
  • Ikastetxea: Lope de Larrea Ikastola (Agurain)
  • Ikasgela: LH5D
  • Egilea: 5 D
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2021-06-10
  • Publikoa:

Baziren bi umetxo
etxe txiki baten
eta etxe horretan
pobreak bai ziren
haien ama ordea
oso maltzurra zen
basora ezer gabe
eraman zituzten

Etxerako bidea
zebiltzan bilatzen
bidetik ari ziren
umeak jolasten
eta ogi apurrak
botatzen zituzten
txoriek jan zituzten
eta galdu ziren

Hamsel eta Gretel
goseak zirela
antza zeukan etxeak
goxoa zegoela
txokolatezko etxea
zelako itzela
etxea hartu zuten
merienda bezela

Bat-batean sorgina
agertu zitzaien
hortik nola atera
pentsatu nahi zuten
Hamseli eman zion
oiloa bazkaltzen
Hamsel tranpak egiten
ta Gretel garbitzen

Sorgina hurbildu zen
mutila jatera
eta bere arreba
labean gainera
Gretelek bultzatuta
sorgina labera
erori zen barrura
sua ikustera

Sorgin gaizto zitala
labean erre zen
eta diruarekin
ospa egin zuten
etxe bat erostera
joan ziren zuzen
eta handik aurrera
pozik bizi ziren