Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Iragarkiak

  • Izenburua: Iragarkiak
  • Ikastetxea: Dulantziko Ikastetxea (Dulantzi)
  • Ikasgela: LH6B
  • Egilea: -
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2018-11-30
  • Publikoa:

Turrroi goxoa dugu
eta karratua
ta probatzeko zaude
zu gonbidatua
jan nahi ez duena ba
da debekatua
munduko goxoena
gure produktua

Aspergarriena da
hilekoarena
Gorri kolorekoa
usain okerrena
Neskarentzat onena
akabo problema
Hilekoa baduzu
Evax da onena

Delija papera da
herriko onena
hiru kapa ditu ta
dendako merkeena
erabili ezkero
jarriko zaizuna
haurrena bezalako
ipurdi leuna

Hemen gaude itxaroten
kotxe zaharrari
ditugu gama altuko
hamaika ferrari
miloi bat eurokoa
kotxe bakoitzari
bat erosten baduzu,
beste bat opari

Barita magikoa
nolako diztira
erosi nahi baduzu
korrika eroskira
maten gaizki bazoaz
toketxo bat tira
zure arazo denak
konpoduko dira

Plus mugikorra hauxe da
berrehun gigakoa
uretan sar daiteke
du bideo-jokoa
hegan egin dezake
ipini kaskoa
baliagarri eta
oso modernoa