Baziren behin bi ume
etxe pobre baten
argalak ta pobreak
denak omen ziren
aita ta ama ordea
bikote txarra zen
basora ezer gabe
eraman zituzten
Basora jolastera
eraman zituzten
ta hor geratu ziren
oso ondo jolasten
eta gero joan ziren
apurrak bilatzen
txoriek jan zituzten
eta galdu ziren
ta konturatu ziren
galduta zeudela
Hamsel eta Gretelek
zuten gose itzela
Gero ikusi zuten
etxe bat zegoela
etxea hartu zuten
merienda bezela
Bi ume txikitxoak
argal argal ziren
sorginaren etxean
zebiltzan loditzen
ate atzetik gero
sorgina atera zen
Hamsel tranpak egiten
ta Gretel garbitzen
Sorginak gose zuen
ta Hamsle jatera
arraultza frijituak
zituen gainera
sorgina joan zen bai
labera ikustera
Gretelek bultzatuta
sorgina labera
sorgin gaizto maltzurra
oso zatarra zen
labearen barrura
neskak bota zuen
Hasmel eta Gretel
korrika irten ziren
ta beraien etxera
joan ziren zuzen
Handik aurrera pozik
bizi izan ziren.