Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Artzain gezurtia

  • Izenburua: Artzain gezurtia
  • Ikastetxea: Lope de Larrea Ikastola (Agurain)
  • Ikasgela: LH5B
  • Egilea: 5B
  • Doinua: Xarmangarria zera I
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2021-06-06
  • Publikoa:

Peru Artzaina zegoen
Gordoa herrian
Ziri bat sartuko dut
oraintxe agian
artaldea zegoen
herriaren erdian
artzaina asperturik
zegoen mendian

denak etorri ziren
guztiok batera
Peruk hau esan zuen
ai zenbat galdera
guztiak joan ziren
behera eta behera
otsoa zetorrela
ardiak jatera

Peru joan zen herrira
laguntza mesedez
herritarrak joan ziren
goraino makilez
Peru joan zen herrira
pila pila barrez
laguntzera joan ziren
baina otsorik ez

Peruk kontatu zuen
kristolako txantxa
Peru gezurteroa
aurpegia latza
otsorik ez zegoen
hauxe da zalantza
haserre joan ziren
berriz herrirantza

otsoa etorri zen
ardiek beldurra
orduan ez zuen utzi
ezta ere hezurra
gauza bat zeukan Peruk
ideia ziurra:
ez zuela esango
berriro gezurra