1
Bazen behin familia bat
etxe pobre baten
Gure Hamsel ta Gretel
hantxe bizi ziren
Ama orde gaiztoak
tranpa egin zien
basora ezer gabe
eraman zituen
2
Aita eta amaordeak
bidali zituzten
basora joan ziren
bidetik jolasten
Ogi zati txikiak
bidetik bilatzen
txoriek jan zituzten
eta galdu ziren
3
Basoan ibiltzen bai
sorpresa itzela
Txokolatezko etxea
hortxe zegoela
etxe hartu zuten
merienda bezala
Nutella eta pastela
bai goxo dagoela
4
Sorgin baten etxean
biak sartu ziren
berak nahi zuen jarri
ai Hamsel loditzen
Sorginak esan zuen
Hamsel hasi jaten
Hamsel Tranpak egiten
ta Gretel garbitzen
5
Sorgin gaiztoa joan zen
bai Hamsel jatera
eta Gretel zegoen
garbitzen gainera
eta labera joan zen
ondo ikustera
Gretelek bultzatuta
sorgina labera
6
Labearen barruan
sorgina erre zen
etxera joateko
janaria zuten
ta sorginaren gauzak
gero hartu zituzten
Handik aurrera pozik
bizi izan ziren