1
Ama ta bere antxumeak
elkar bizi ziren
otsoa bere etxera
etorri egin zen
amatxok esan zien
joan baino lehen
atea ez zabaltzeko
mesedez ta arren
2
Eta otsoak jo zuen
etxera sartzeko
bainoa otsoak ez zuen
ahotsa antzeko
etxera nahi zuen sartu
antxumeak jateko
arrautzak behar zituen
ahotsa fintzeko
3
Joan zen Azokara
Antxumeak jateko
egin zuen hau oso
gaiztoa zelako
irina bota zuen
hankak zuritzeko
eta hau ez zitzaion
atera ederto
4.
Otsoa sartu zenean
ixkutatu ziren
otsoak barruan denak
aurkituta zuzen
baina bat kenduta ze
hori libratu zen
eta beste guztiak
jan egin zituen
5.
Ama otsoa bilatzen
errekara joan zen
tripa zabaldu harriak
sartu zizkioten
ordu erdi ta gero
hilda aurkitu zuten
otsorik gabe lasai
bizi izan ziren