TIRIKITENA, BELTZA MORENA
ONTZA BAT TXOKOLATE
GOIZIAN ONENA
Gaur emakumearen
eguna ze itzela
eta berdintasuna
bultzatzeko dela
Gaur egun arropak ez
dauka generorik
baina lehen ez zuten
gaurko aukerarik
mutilek ezin zuten
ez jantzi gonarik
ta emakumeek ezin
mutilen trajerik
Gaur niri tokatu zait
etxea garbitzea
denok utzi behar dugu
garbia etxea
Iritsi da guretzat
egun berezia
harro egotea dugu
guk bai merezia
Gaur goizean garbitu
dut zikin komuna
gaur aitari tokatu
zaio lan astuna
Martxoaren 8an
emakume eguna
espero dugu behingoz
guk berdintasuna