Egun baten zegoen
Oiongo herrian
artzai bat zegoena
mendiaren erdian
dibertitu beharra
bazuek agian
Artzaina asperturik
zegoen mendian
Gezurra esan behar du
hori da galdera
Norantz joango gara
guztiok batera
denak korrika goaz
aldapatik behera
otsoa zetorrela
ardiak jatera
Artzaina hortxe dago
beti beti barrez
gezurra esaten du
berriro mesedez
joaten dira gora
beteta makilez
laguntzera joan ziren
baina otsorik ez
Artzaina gezurtzero
ta dena zen txantxa
hori ez zuen sinisten
ezta ardi latxa
herriko auzokoek
bazuten zalantza
haserre joan ziren
berriz herrirantza
Artzaina beti doa
korrika plazara
Artzainak esaten du
tuntunak al gara?
ta etorri zenean
ardiak pikutara
ez dizugu sinisten
gezurtia zara
Nik eta nire ardiek
badugu beldurra
aurkitu dugulako
horrelako hezurra
hori egia zela
bazeukan ziurra
ez duela esango
berriro gezurra