Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

EZ GAUDE KONFORME!

  • Izenburua: EZ GAUDE KONFORME!
  • Ikastetxea: Allende Salazar HLHI (Gernika-Lumo)
  • Ikasgela: 5-6 G
  • Egilea: -
  • Doinua: Zaldibiko plazan A
  • Irakaslea: Ander Elortegi
  • Igoera data: 2021-03-01
  • Publikoa:
Audioa

Eskolan egin behar da
igerilekua,
hobea izango da
badu olatua.

Ordenagailua nahi
dugu ta Wifia,
papela ez gastatzeko
da teknologia.

AI ZAPOTXIN,
EZ DAGO ZER EGIN,
GURASO ETA IRAKASLEEKIN.

Etxera heldu eta
segituan bronka,
txarto portatu eta
zapatila bota.

Goizeko zazpiretan
betiko alarma,
utzi hamar minutu
lo egiten, ama!

AI ZAPOTXIN,
EZ DAGO ZER EGIN,
GURASO ETA IRAKASLEEKIN.

AI ZAPOTXIN,
EZ DAGO ZER EGIN,
GURASO ETA IRAKASLEEKIN.