AI ZAPOTXIN,
EZ DAGO ZER EGIN.
GURASO ETA IRAKASLEEKIN!
Asteburutarako
etxeko lanik ez,
irakasleak utzi
bakean mesedez.
Eskolako klaseak
goizean bakarrik,
arratsaldean berriz
irakasle barik.
AI ZAPOTXIN,
EZ DAGO ZER EGIN.
GURASO ETA IRAKASLEEKIN!
Etxe erraldoi baten
bizi nahiko nuke
ta kotxe bat erosi
eskolaren truke.
Neba-arrebak gure
aginduetara
eta horrela ondo
gu biziko gara.
AI ZAPOTXIN,
EZ DAGO ZER EGIN.
GURASO ETA IRAKASLEEKIN!
Txakur edo katu bat
nahi dugu eduki,
guri bardin zaizkigu
handi edo txiki.
Paris, Erroma, Londres,
Madril eta Berlin...
joango ginateke gu
gure lagunekin.
AI ZAPOTXIN,
EZ DAGO ZER EGIN.
GURASO ETA IRAKASLEEKIN!
AI ZAPOTXIN,
EZ DAGO ZER EGIN.
GURASO ETA IRAKASLEEKIN!