Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

EUSKARAREN EGUNA

  • Izenburua: EUSKARAREN EGUNA
  • Ikastetxea: Eleizalde Ikastola (Bermeo)
  • Ikasgela: LH6B
  • Egilea: -
  • Doinua: Maritxu nora zoaz I
  • Irakaslea: Ander Elortegi
  • Igoera data: 2018-11-29
  • Publikoa:
Audioa

Denok etorri gara
Lamera erdira
hau kantatu ta gero
taloak jatera
zelan egiten dugun
geratu begira
euskararen eguna
heldu da herrira

Euskara bultzatzeko
gara "ahobizi"
hizkuntza ez galtzeko
egin lehendabizi
denok lortuko dugu
eta irabazi
asko ahaleginduta
gurekin ikasi

Euskara ulertzeko
daukagu ahalmena
oso entrenatuta
dugu entzumena
guregana euskaraz
etorri urrena
euskara ikasteko
modurik onena

Bakoitzak dagokion
rola aukeratzen
ta bi txapa horiek
euskara laguntzen
kanpotik datozenak
euskara ikasten
urte guztian zehar
euskara bultzatzen