Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Iragarkiak

  • Izenburua: Iragarkiak
  • Ikastetxea: Mendialdea IPI (Kanpezu)
  • Ikasgela: LH6A
  • Egilea: 6. maila
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2019-05-30
  • Publikoa:

Igeri egitean
oso segurua
harrituko duzu zuk
zure ingurua
igeritoekin bai
jasotzen muxua
igerilarientzat
lehenego pausua

Kanpezun bizi gara
denok elkarrekin
motxila nahi baduzu
etorri gurekin
kanpotik txikia ta
leku askorekin
mundua zurea da
motxila honekin

Gure erloju hauek
ez dira apurtzen
ez leihotik botata
ez labana sartzen
hemendik eta hortik
uretik pasatzen
utziko dizu beti
ta ez da puskatzen

Ez baduzu ligatzen
lasai egon Pili
ligatu nahi baduzu
egin kasu guri
erosi karrefurren
Axe erabili
izerdi gabe bizi
ta pozik ibili

Zure umea dago
txisalarriarekin
eta gainera dauka
ipurdia zikin
dodot pants etortzen da
bentilazioekin
beti eroso eta
usain onarekin