Edozer dela eta
erantzun gogorra,
ahoa zabaldu ta
badator zigorra.
Irakasle gogorrak
lasaitu mesedez,
patio gehiago ta
azterketarik ez!
AI ZAPOTXIN,
EZ DAGO ZER EGIN,
GURASO ETA IRAKASLEEKIN!
Nahiko genuke egon
musika entzuten
eta egun guztian
parkean jolasten.
Derrigortzen gaituzte
egitera lanak,
baina nahiago ditut
lagunekin planak.
AI ZAPOTXIN,
EZ DAGO ZER EGIN,
GURASO ETA IRAKASLEEKIN!
Kalean ta basoan
dago kutsadura,
horrela jarraituta
hilko da natura.
Atrakzio parke bat
eskatu nahi dugu,
bestela gurasoak
aspertzen ditugu.
AI ZAPOTXIN,
EZ DAGO ZER EGIN,
GURASO ETA IRAKASLEEKIN!
AI ZAPOTXIN,
EZ DAGO ZER EGIN,
GURASO ETA IRAKASLEEKIN!