Nire lagun onenak
horrela du izena
baina gero ez dakit
den gelako onena.
Gaur arratsaldean ni
egon naiz eskolan
irakasleak esan dit
dudala nahiko lan.
Eta orain gauean
ohera ia joan naiz
eta gero goizean
dutxatzera garaiz.
Nire lagun onenak
Pablo du izena
eta nere osaba
Txanelan onena.
Nire amona oso zaharra da
bastoiarekin eskolan
nire aitona sofan etzanda
eta nik gero nahiko lan.
Lagun batekin etxera noa
eta gero jolastera
lagun batekin matematikan
baina gero zakarrera.
Aupa hemen daukazu
Axular izena
eta sakibaloia
futbola onena.
Kaixo taldea gara
Axular eskolan
asko ikasi eta
eskolan nahiko lan.
Ikusi nuenean
zerrendan izena
iruditu zitzaidan
txanelan onena.
Beti etortzen gara
gu garaiz eskolan
eta beti daukagu
guk gero nahiko lan.
Gaur jolas garaiean
dindona jotzean
danak etxeko lanak
egiten taldean.
Txakur badaukagu
ez dauka izena
eta gure txakurra
parkeko onena.
Nire aitona sukaldaria
hoberena du izena
Frantzisko dauka bere izena
benetan dela onena.
Matematika egiten
oso ondo eskolan
nere anaia zaharrak
benetan nahiko lan.
Gabonak dira eta
denak oso pozik
ez daukat oparirik
ikatz pila baizik.
Bertsoa baldin bada
betiko izena
nik kantatutakoa
beti da onena.
Bertsoa izango da
betiko izena
nire burua bada
munduko onena.
Ez gaudela konforme
gu hortxe eskolan
jartzen digute beti
eskolan nahiko lan.
Skrillex DJ ona da eta
Martin Garrix berarekin
bidaia asko egiten dituzte
ta Mashmello beraiekin.