Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea
Bertso Ikasgela logoa

EUSKARAREN EGUNA

  • Izenburua: EUSKARAREN EGUNA
  • Ikastetxea: Eleizalde Ikastola (Bermeo)
  • Ikasgela: LH6A
  • Egilea: -
  • Doinua: Haizeak bidali du
  • Irakaslea: Ander Elortegi
  • Igoera data: 2018-11-29
  • Publikoa:
Audioa

Eleizaldetik gatoz
LH 6 gara
euskararen egunez
nolako zirrara
euskararen aldetik
dator lurrikara
gure hizkuntza beti
izango da euskara

Gu "ahobizi" gara
ta gatoz abesten
hamaika egunetan
arauak betetzen
lehen hitza euskaraz
gaude gu behartzen
beti egongo gara
euskaraz bizitzen

Gu "belarriprest" gara
diogu oihuka
hamaika egunetan
gaude elkartuta
"ahobizi" bazara
etorri musuka
guri euskaraz egin
ulertzen dugu ta

Euskara da barruan
daukagun laguna
euskaraz dakiena
beti txapelduna
euskaraz hitz eginda
lortuko duguna
Bermeo baita herri
oso euskalduna