Bazen behin lehoikume
Sinba deitzen zena
bere aita errege
Mufasa izena
bere osaba Skar
maltzurra bazena
sabanako errege
izan nahi zuena
Mufasa hiltzeko tranpa
doa prestatzera
Sinba erabiltzen du
bai amu erara
Skar oso haserre
anaia hiltzera
amildegitik behera
erori ta hiltzen da
Ta Skarrek Sinbari
bota_erru guztia
-zure aita hil duzu
joan hemendik ia!
Oihanera joan da
hasi da euria
orain Skar da bertan
errege berria
Punba fakokeroa
ta Timon itzela
bere lagun berriak
egin dituela
bazen bahin lehoi bat
Punba jan nahi zuela
ze kasualitatea
lagun Nala dela
Nalak erresumara
bueltatzea desio
boterea hartzea
erreboluzio
ta nahi ez badu ere
errege da jaio
aitaren arimak bai
nor den esan dio
Sinba bueltatu zen
dena suntsituta
Skarrek ikusi zuen
denok beldurtuta
borrokan hasi ziren
Skar damututa
Sinbak irabazi du
denok flipatuta
Skarren laguntzaile
diren zortzi hienak
Skar jan egin dute
a zelako lanak
erreinua hartu dute
Nalak eta Sinbak
Kiara izan dute
Sinbak eta Nalak