Gure denborapasak
Familia harremanak
ez daude hain errez,
egunero kaletik
etxera tatarrez.
Jolasten ta borrokan
barrez ta negarrez,
batzutan ondo eta
beste batzutan ez.
Mandoa eskuetan
beti galde geldi.
Gogaituta ditugu
buru eta begi.
Fortnitera jolasten
lau ordu ta erdi,
“direktoak” egiten
denbora gehiegi.
Baloia jotzea da
gure zoriona.
Beti gaude korrika
hara eta hona.
Gure izarra dugu,
ez da Maradona,
Damaris Egurrola
futbolari ona.
Putzura jausi ginen
arratsalde baten,
egurrezko gauzekin
kasetak egiten.
Sutara jausi baietz
berriz ere aurten.
Hobe egun guztian
kalean jolasten.