Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

7 antxumeak

  • Izenburua: 7 antxumeak
  • Ikastetxea: Mendialdea IPI (Kanpezu)
  • Ikasgela: LH5A
  • Egilea: -
  • Doinua: Xarmangarria zera I
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2018-11-29
  • Publikoa:

Gaur ez daukagu fitxa
ezta ere liburu
ondo pasako dugu
jaialdian seguru
eta protagonistak
izango gaitu gu
antxumeen ipuina
kontatuko dugu

Baziren zazpi antxume
ta amatxo maitea
eta amak etxetik
behar zuen joatea
baina otsoa zegoen
bai gosez betea
ez ireki inori
etxeko atea

Atea joka dator
nor izango da ba
erakutsi zuk hanka
zurea beltza da
ama erosketara
ikaratu gara
zu ez zara gure ama
zu otsoa zara

Baina gure otsoa
azkarra zen noski
irinaren gainean
bota zen ederki
zazpi antxume zeuden
pixka bat kezkati
eta ahotsagatik
ez zuten ireki

otsoa zen basoan
arrautzak irensten
atea entzun eta
ikaratu ziren
kanpoan hotsa entzun
laguntza ote zen
ama zela pentsatuz
ireki zioten

Txikiena joan zen
erlojura zuzen
etxera sartu zen ta
guztia botatzen
otso potolo horrek
gose handia zuen
txikia izan ezik
denak jan zituen

Otso gaiztoa errekan
siesta botatzen
ama preokupatuta
bere bila zuzen
tripa ireki zion
ta harriz bete zuen
eta otso gaiztoa
errekan ito zen