Doinua: Konplize ditut eta
MULAN
Behin Txina zaharrean
Mulan zuen izen
bere gurasoekin
bakarrik bizi zen
aita gerlari gerran
zauritu egin zuten
familiako o(ho)rea
mantendu behar zuen
Egun bate(a)n herrira
gizon bat heldu zen
gerlari askoren bila
etorri behar zuen
erregea lagundu
behar izan zuten
bere aitak indarrik
jadanik ez zuen
Eta gau_hartan bertan
erabaki zuen
aintzindariei otoi
ta ilea mozten
uniformea jantzi
gizon itxura_hartzen
guztiak lo zeudela
alde egin zuten
Aitaren baimen gabe
gudara joan zen
familiako o(ho)rea
nahi zuen mantzentzen
han Li Shang kapitaina
ezagutu zuen
Mulan gizon bat zela
denek uste zuten
Shangek entrenamendu
gogorrak egiten
soldadu indartsuak
egiten zituen
etxera joateko
eskatu zioten
azkenean Mulan bai
goraino igo zen
Mulanek dragoi bat ta
Kilkerrak laguntzen
beraiekin borrokan
laguntza ematen
Shangek eskutitz
jaso egin zuen
borrokara joateko
ordua heldu zen
Shanen gudari denak
mendira joan ziren
Hunoz ingururatuta
bapatean zeuden
baina elur jauzi bat
erori zitzaien
Mulanek zaurituta
ihes egin zuen
Zariak sendatzeko
mediku bat zuen
ta emakume zela
ohartu egin zen
emakume izanda
ezin borrokatzen
eta ejerzitutik
kaleratu zuten
Eserita pentsakor
ta triste zegoen
-Ai! Hunoen ahotsa
entzuten dut hemen
herrira joango naiz
guztia kontatzen-
baina hirian inork
ez zion zinesten
Honoek enperadorea
hantxe bahitzean
Mulanek eta Shangek
hara salbatzea
generala haserre
Mulan iksutean
su artifizialak piztu
hiriaren gainean
Hunoak gailenduta
oso pozik zeuden
ta berain hiria
salbatua zegoen
erregeak orduan
Mulani eskertzen
enperadorea bai
belaunikatu zen
Mulan etxera bueltan
zelako kemena
enperadore ezpata
opari onena
eta aitak esan zion
hitzik ziontzoena
-Zu zara gure ohore
dugun handiena