Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Ipuina Bertsotan: Hansel eta Gretel

  • Izenburua: Ipuina Bertsotan: Hansel eta Gretel
  • Ikastetxea: Zabalgana Eskola (Gasteiz)
  • Ikasgela: LH5D
  • Egilea: Zabalgana 5.C
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Uxue Diaz
  • Igoera data: 2021-06-16
  • Publikoa:

Doinua: Konplize ditut eta

Bazen behin familia bat
diru gutxi zuten
-Jateko dugunez
denentzat hain zuzen
amaordeak nahi zun
aparte bizitzen
ta umeak mendian
bai utzi zituzten

Harri koskorrak utzi
zituzten bidean
eta etxera buelta
egin zuten bai han
urduri jari ziren
ama_haserretzean
berriro nahi zituzten
mendira eraman

Eta ogia apurrak
bidean botatzen
baina ogi apurrak
txoriek jan zituzten
ta galduta basoan
janik ez zeukaten
basoaren erdian
etxe bat zegoen

Txokolatezko etxea
jaten hasi ziren
bapatean etxetik
atsoa atera zen
atsoak esan zien
zertan zebiltzaten
eta atsoak esan
-Zatozte afaltzen

sorginak sartu zuen
kaiolatxo baten
gizendu eta jateko
gogoak zituen
Hansel patatekin bai
hasiko zen jaten
Gretel sukaldatzera
behartu egin zuen

sorgin oso maltzurrak
ez zuen bista on
Hanselek iruzurrak
egiten zizkion
eskumuturra eman
ea nola dagon
eta oilasko hezurra
erakustsi zion

Deskuidoan Gretelek
sorgina bultzatzen
sutara bota zuen
ta Hansel askatzen
sorginari dirua
lapurtun zioten
a(ha)teren gainean
bidaiatu zuten
ta ordutik aurrera
zoriontsu ziren