Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

EUSKARA

  • Izenburua: EUSKARA
  • Ikastetxea: Zubi-Zahar Ikastola (Ondarroa)
  • Ikasgela: LH6A
  • Egilea: -
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Jone Antsotegi
  • Igoera data: 2018-11-29
  • Publikoa:

Abenduaren 3an
da euskararen eguna
irten zaitez kalera ta
ospatu ospakizuna

Ari gara gu ospatzen
hemen gu euskaraldia
hamaika egun konpleto
ematen emanaldia

Guk kirolean euskaraz
nahi dugu hitz eta bizi
baina batzuk ez direla
horrela betiko hasi

Euskara gure maitea
nik daukat bere beharra
euskeraz bizi nahi dugu
eta bestela negarra

Euskal Herrian euskaraz
jolastu eta bertsotan
guk euskaraz hitz eginda
gure hizkuntza delakotan

Euskara hizkuntza zaharra da
gu denok goaz kalera
kalean gu gaude eta
mintzatzen dugu euskera

Urte guztian euskaraz
hitz egin eta aurrera
ez dugu emango gehio
erdaldunentzat aukera

Goazen denok elkarrekin
euskaraz hitz egitera
guk eraman behar dugu
bihotzetik mihingainera