Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Ipuina bertsotan: Ahatetxo itsusia

  • Izenburua: Ipuina bertsotan: Ahatetxo itsusia
  • Ikastetxea: Olabide Ikastola (Gasteiz)
  • Ikasgela: LH5B
  • Egilea: OLABIDE 5.B
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Uxue Diaz
  • Igoera data: 2021-06-16
  • Publikoa:

Doinua: Konplize ditut eta

Bazen behin ahate bat
arrautzak berotzen
kabian eserita
kumetxoak zaintzen
-Noiz apurtuko dira?
zegoen pentsatzen
arrautzak noiz apurtu
itxaroten zuen

Arrautzak apurtuta
atera beharra
bazen ahatetxo bat
benetan kaskarra
ahate itsusia
benetan bakarra
bat itsusiena zen
zatar ta baldarra

Ahate itsusia
ez du inork maite
-etxetik joan nahi dut
hemendik aparte
laku bat agertu zez
ahatez bete bete
-Ehiztarien tiroek
uxatu gaituzte

-Hara hortxe etxe bat
bertara joan zen
emakumea agertu
-Hasi arrautzak jartzen
bestela jango zaitut
momentutxo batean
eta etxe hartatik
ihes egin zuen

Baserri bat ikusi
eta han sartu zen
baina ume kaskarrak
beti molestatzen
-kokoteraino nago
ez dut aguantatzen
ni banoa hemendik
ez dut hau jasaten

Ahatetxo txikia
laku eder batean
beste laku batera
zijoan bidean
-Ai zeinen eder diren
belgartxak hor hegan
-Nik ere nahiko nuke
horrelakoa izan

Ez naiz ahate itsusia
nengoen okerra
eta mundu guztia
izan da ankerra
isladan ikusi dut
eta da superra
-Ni ere belgartxa naiz
polit ta ederra

Belgartxa eder ederra
bilakatu zen han
orain arte triste zen
orain poz betean
familia berri bat
maitasun osoan
zoriontsu bizi da
famili berrian