Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

EZ GAUDE KONFORME!

  • Izenburua: EZ GAUDE KONFORME!
  • Ikastetxea: Mimetiz HLHI (Zalla)
  • Ikasgela: LH6B
  • Egilea: MIMETIZ 6.B
  • Doinua: Zaldibiko plazan A
  • Irakaslea: Ander Elortegi
  • Igoera data: 2021-02-11
  • Publikoa:
Audioa

Haserre gaude denok
ta entzun mesedez,
ikasturte honetan
azterketarik ez!

Jantokira heltzean
jaten dugu gutxi,
etxeko janaria
gelan jaten utzi.

Ai zapotxin,
ez dago zer egin,
guraso eta irakasleekin!

Afaldu eta gero
goaz jolastera,
nahi dugun ordurarte
ez goaz ohera.

Oso aspergarria
rutina astuna,
guk egin nahi genuke
beti nahi duguna.

Ai zapotxin,
ez dago zer egin,
guraso eta irakasleekin!

Beti ikusten dugu
zikina herria,
guk nahiago genuke
guztia garbia.

Pelikularik gabe
ezin gara bizi,
zineman estrenoak
nahi ditugu ikusi.

Ai zapotxin,
ez dago zer egin,
guraso eta irakasleekin!

Ai zapotxin,
ez dago zer egin,
guraso eta irakasleekin!