Doinua: Konplize ditut eta
Bazen behin herri batean
Rapunzel haurtxoa
sorgina herrira etorri
umetxoaren asmoa
gaztelura iritsi eta
hor zen txikitxoa
jaiotzean lapurtu
zuten umetxoa
Eta Rapunzelekin
maitemindu egin da
bere adats luzetik
igo egiten da
lurrera erorita
itsu geratzen da
jaiotzean lapurtu
zuten umetxoa
Hamabi urterekin
sorginak bahitzen
dorre altu batean
gorde egin zuen
erregearen semea
zela paseatzen
eta Rapunzelekin
maitemindu egin zen
Haren adats luzea
urrezkoa ikusten
egunero ilea
orrazten zioten
dorrera igotzeko
modu bakarra zen
bere adats luzetik
gora zen igotzen
Sorgina konturatzen
denean Rapunzelen
dorretik atera eta
zingira bat uzten
mutikoa dorrera
zelan igotzen
lurrera erorita
itsu geratu zen
Pasa zituen bila
gau eta eguna
eta nik entzun ditut
mila oihartzuna
printzea zingirara
zen bide zuzena
-Azkenean aurkitu
zaitut nik laguna
Rapunzel triste jarri
negarrez hasi zen
eta bere malkoak
hasi isuritzen
printzearen begitan
ziren bai erortzen
berriro ikusten zuen
sendatu egin zen
Erreinura bueltatu
eta hantxe bertan
Rapunzel ta printzea
ezkondu ziren han
alai ta zorintsu
kanta eta dantzan
hemendik urte batzura
familia handitu zan