Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

EUSKARAREN EGUNA

  • Izenburua: EUSKARAREN EGUNA
  • Ikastetxea: Elortza HLHI (Urduliz)
  • Ikasgela: LH6A
  • Egilea: 6. maila A
  • Doinua: Ama begira zazu
  • Irakaslea: Peru Vidal
  • Igoera data: 2018-11-29
  • Publikoa:

Denok klasean gaude
abesten batera
euskaraz mintzatzeko
daukagu aukera.

Euskaraz mintzatuko
dugu guk gaurkoan
zergatik ezin dugu
guk urte osoan?

Euskararen eguna
abenduak hiru
Elortzako ikasleok
euskaraz dakigu.

Etxean zein kalean
ta eskolan berdin
gure lagunak beti
euskaraz hitz egin.

Euskararen eguna
nahi dugu ospatu
eta horretarako
bertsoak kantatu.

Euskaraz hitz egiten
denok elkarrekin
eta irakasleak
ere bai gurekin.