Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Euskararen eguna

  • Izenburua: Euskararen eguna
  • Ikastetxea: Elortza HLHI (Urduliz)
  • Ikasgela: LH6B
  • Egilea: 6. maila B
  • Doinua: Ama begira zazu
  • Irakaslea: Peru Vidal
  • Igoera data: 2018-11-29
  • Publikoa:

Abenduak 3a
zelako eguna
euskaraz hitz egiten
pasako duguna.

Euskaraz hitz egingo
dugu guk kalean
lagunekin batera
ere bai klasean.

Begira gure hizkuntza
polita euskara
lagunekin mintzatzen
ahalegintzen gara.

Gure taldean denok
guztiak lagunak
eta denok batera
gara euskaldunak.

Gure herrian gaude
eta da Urduliz
eta guk lagunekin
euskaraz egin hitz.

Euskaraz izango da
lehenengo esaldia
guk ospatzen duguna
da euskaraldia.