Doinua: Konplize ditut eta
LEHOI ERREGEA
Bazen behin lehoi kume
Sinba zen izena
bere aita Mufasa
errege handiena
sabanako errege
izan nahi zuena
Sinbaren osaba Skar
zen han gaiztoena
Plana Mufasa hiltzeko
tranpa bat prestatzen
eta amu bezala
Sinba erabiltzen
Skar anai maiteak
ez dio laguntzen
amildegitik be(he)ra
erorita hil zen
Sinbari leporatu
heriotz larria
etxetik kanporatu
Skar du etsaia
oihanean bakarrik
hori da egia
orain Skar da bertan
errege berria
Lagun berriak egin
orain alaitasun
surikata bat eta
fakokero jatun
lehoi batek eraso
Sinbak salbatu zun
kasualitatez Nala
umetako lagun
Nalak erresumara
bueltatzeko zio
lagunduko diola
hiltzen arerio
Sinbak ez du nahi baina
aita_agertzen zaio
nor den nondik datorren
gogorazten dio
Erreinura bueltatzen
dena zegoen hautsi
Skarri esaten dio
egia kontarazi
Sinbak Skar topatu
eta ezin ihesi
borroka hasi zuten
Sinbak irabazi
Hienek Skar gosaldu
errege izan arren
Skarrek boterea
galdu egin zuen
ta ordutik aurrera
Sinba errege zen
Sinbak ta Nalak kume
Kiara izan zuten
ta ordutik aurrera
pozik bizi ziren