Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

INAUTERIAK

  • Izenburua: INAUTERIAK
  • Ikastetxea: Sanduzelai Ikastetxea (Iruñea)
  • Ikasgela: ROGELIARRAK
  • Egilea: -
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Xabier Terreros
  • Igoera data: 2021-02-09
  • Publikoa:

Nik aurten jantziko dut
pailazoarena
Ez dut sudur gorria
hori bai problema.

Amaren armairutik
gona aterata
baina gona horrekin
ez nago_oso guapa

Ezetz ni ezagutu
peluka jantzita
berdea ta horia
da oso polita

Brillantina potea
xahutu dut ia
Brillantinaz bete dut
neure aurpegia

Lehenik mozorroa
behar da hautatu
ez dakit ea beste
bat nahi dudan hartu

Lehenik mozorroa
behar da hautatu
Baina jantzi baino lehen
behar da probatu

Trapu zaharrez beteta
daukagu ganbara
bilatzen ari gara
gaur gure maskara

Ni toreroz jantzita
eta zu zezena
ta zezena hiltzeak
ematen dit pena

Ni torez jantzita
eta zu zezena
ni dotore eta zu
ematera pena