DOINUA: Txakur txiki polit bat
Bazen behin gizon arotz
Gepetto bere izen
bakarrik bizi zenez
aspertu egiten zen
egurrezko panpin bat
hasi zen egiten
eta hitz egin zezan
desiatzen zuen
Maitagarri_ agertu
zitzaien gau batez
-Egi bihurtuko dut!-
esan zion zinez
-Oso bihotz oneko
gizona zarenez-
barita astindu zuen
bizia emanez
Gainontzeko haurrekin
eskolara joan zen
-Kilker ziztrin batekin!-
Pepito bere_izen
eskolara bidean
despistatu ziren
titere antzerkiaz
disfrutatu zuten
Jabea txundituta
hori da egia
-Niretzat nahi al duzu
egin antzerkia-
-Gaur bertan hasiko naiz
dut soldata nahia
Gepettori erosteko
beroki berria-
Negarrez alde egin
ez zuen nahi jabe
eta bide erdian
lapurrak jauzi ere
-Zuhaitz bat jaioko da
txanpon bat debalde
iruzurra eginda
utzi diru gabe
Gepetto ez zegoen
hasi zen negarrez
topatu behar zuen
itxasora joanez
bidean despistatu
goxo, jostailuez
barruraino sartu zen
ta Pepitok ezetz
Asto bihurtzen hasi
azal bezten gero
belarriak, buztana
-Ote nago ero!-
Maitagarriak ume
bihurtu ezkero
-Gezur gehiago inoiz
nik ez dut esango.-
Itsasoan bazauden
Gepetto bilatzen
Balea_erraldoi baten
barruan zegoen
Doministiku baten
atera egin zuen
azal ta hezurrezko
ume bihurtu zen
Ordutik zoriontsu
bizi izan ziren