Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea
Bertso Ikasgela logoa

Euskera

  • Izenburua: Euskera
  • Ikastetxea: Eduardo Eskartzaga Ikastetxea (Gordexola)
  • Ikasgela: LH5A
  • Egilea: 5.en maila
  • Doinua: Igaran egun batez
  • Irakaslea: Aitor Arrutia
  • Igoera data: 2018-11-28
  • Publikoa:

Euskera eukitzeko
daukagu zortea
beraz gure hizkuntzari
zabaldu atea
estutzen doalako
euskaldun katea
gure hizkuntza bait da
euskera maitea.

Euskera hizkuntza da
ta ez da kaskarra
euskera Euskal Herriko
hizkuntza bakarra
guk hitz egiten dugu
ta dugu beharra
aspalditik dago ta
da oso zaharra.

Gola sartzeko egin
behar dela txute
penalti ez da izan
baina arauak bete
jokalariak pozik
atezaina tente
futbolean euskeraz
ere egin daiteke.

Esku artean altxor
eder bat daukagu
hemen saskibaloian
hori egiten dugu
lagun artean hori
da gure helburu
Gordexolan euskeraz
egin dezakegu.