Ezetz ni ezagutu
peluka jantzita
Hori bai dela hemen
mozorro polita.
Lehenik mozorro
behar da hautatu
baina nik bada ezpada
egingo dut hartu.
Amaren armairutik
gona aterata
ispiluan ikusi
ta ez oso guapa.
Inauteriak datoz
festa eta jaia
denok mozorrotzera
bai egun alaia!
Inauteriak datoz
festa eta jaia
heldu da ja ondo pa-
satzeko garaia.
Amaren armairutik
gona aterata
nire amak esan dit
nagoela guapa
Trapu zaharrez beteta
daukagu ganbara
Nork esango zigun ba
gu txerriak gara
Ni toreroz jantzita
eta zu zezena
ez dakit zer daukagun
baina a ze pena!
Brilantina potea
xahutu dut ia
Iaz berdin berdina
geratu begia
Trapuz bete-beteta
daukagu ganbara
nire amak esan dit
ez igotzeko_hara
Ongi pasa zazue
inauterietan
Denok mozorrotuta
korrika kaleetan
Musikaz ta kolorez
11 karroza
baina ez dakigu mo-
zorro aproposa