Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Nire buruari

  • Izenburua: Nire buruari
  • Ikastetxea: Claret Ikastola (Donostia)
  • Ikasgela: LH5A
  • Egilea: Claret 5.
  • Doinua: Ikusi nuanean I
  • Irakaslea: Claret Ikastola
  • Igoera data: 2018-12-11
  • Publikoa:
Audioa

Asko gustatzen zait bai
niri zure izena
Cristiano futbolean
munduko onena.

Gure lagunak beti
lan asko eskolan
gure klasean beti
guztiok nahiko lan.

Etxeko lanak beti
sartzen motxilara
beti ikusten dugu
zuen begirada.

Kaixo mundu guztia
Pablo dut izena
bizikletan ibiltzen
ez dena onena.

Ni oraindikan nabil
ikasten eskolan
nire arrebak ordea
etxean nahiko lan.

Zuek zer moduz handikan
bertsotan ibiltzen
espero dut nik baino
gehio disfrutatzen.

Aurkitu dut txakurra
Pepi du izena
nirekin jolasten du
partxisen onena.

Gaur partida daukagu
tokatzen da eskolan
partida eta gero
etxean nahiko lan.

Logelan nengoen eta
sartu zen izarra
leihotik begira eta
pasa zen zakarra.

Niuk badaukat txakur bat
Karlota du izena
Karlota da niretzat
txakurrik onena.

Karlota oso azkarra
txakurren eskolan
Karlotaren eskolan
guztiek nahiko lan.

Karlotak maite ditu
antiaju berdeak
eta nik baratzean
eman tomateak.

Noah eta Haizea
daukagu izena
gabonetan gu biok
anzterki onena.

Galdetu nionean
gu biak eskolan
Edurnek esan digu
ez egin nahiko lan.

Haizeak ile luze
Noahk ile motza
Noahk begi urdinak
Haizeak bai lotsa.

Gure ikastetxeak
Claret du izena
Ikastola ondoan
izena du onena.

Mendi tontor gainean
umeak eskolan
ikastola barruan
beharko nahiko lan.

Ostiral guztietan
DBHkoak
hemen geratzen dira
gure etxekoak.

Hiri batean gaude
Donosti du izena
oso polita da ta
beti da onena.

Lagunekin jolasten
nabil ni eskolan
baina gero etxean
badaukat nahiko lan.

Kaixo jaun ta andreok
Mario dut izena
briletera jolasten
gelako onena.

Ikusi nuenean
andereƱoa eskolan
iruditu zitzaidan
gauzetan nahiko lan.

Ikasi nuenean
bateria jotzen
iruditu zitzaidan
benetan zaila zen.