Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea
Bertso Ikasgela logoa

Asmakizunak

  • Izenburua: Asmakizunak
  • Ikastetxea: Bastida Ikastola (Bastida)
  • Ikasgela: LH6A
  • Egilea: -
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Oihane Perea
  • Igoera data: 2018-11-27
  • Publikoa:

Arriskutsu badago
bost metro ta piku
eta lasai badago
ez da ez arrisku
ilargiak bakarrik
ahal du gelditu
mundu guztitik dago
korronteak ditu

Hortzak ditu azpian
lurrera begira
batzuk ilun ilunak
besteek distira
ordu eta orduak
dendentan begira
kirolak egiteko
erabiltzen dira

Dendetan saltzen dira
forma guztietara
beti politak eta
beti bai modara
egitean batzutan
ematen du ikara
gorputzean jartzen da
ta txikia da

Animali bat pozik
dagoena kanpoan
begia beti dauka
janari goxoan
ta txinan jaten zuten
afaltzeko orduan
basoan egoten da
pertsonen alboan