Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Ahatetxo itsusia

  • Izenburua: Ahatetxo itsusia
  • Ikastetxea: Mariturri Eskola (Gasteiz)
  • Ikasgela: LH5A
  • Egilea: Mariturri 5.1
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Uxue Diaz
  • Igoera data: 2021-06-16
  • Publikoa:

Doinau: Konplize ditut eta

Bazen behin a(ha)te ama
bere arrautzen gain
arrautzeak apurtu
eta_ateraorain
ai kumetxo maitiak
eder eta lirain
auuratzak berotuta
bere kumeen zain

Kaskatzen ari ziren
zalako indarra
a(ha)tetxoak atera
jaiotza azkarra
a(ha)tetxo bat ikusi
zen oso zatarra
itsusiena zena
zatar ta baldarra

Inork ez zuen maite
ihes egin zuen
gero laku batera
hurbildu egin zen
ondoren ehiztariek
hil nahi zuten arren
salbatu_eta lakutik
uxatu_egin zuten

-Urrunean etxe bat
ikusi dut han fin
Emakumeak esan:
-Erruteari_ekin,
bestela jango zaitut
patatekin Kuakin-
"Hori hala ikusita
hobe ihes egin"

Baserri baten babes
bazeukan gogoa
hegalak lotu eta
baita_ere mokoa
-Seme-alaba maltzurrak
zelako giroa
Kua kua utzi bakean
hemendik banoa

Bazen behin a(ha)tetxo bat
galduta bidean
zeruan ikusten du
zisne taldea_hegan
pentsatzen jarri eta
ai tristeantzean:
-Nik ere_horrelakoa
nahiko nuke izan

Lakura heldu eta
belgartxa artean
bere islada ikusi
diztira uretan
bera belgartxa dela
bai konturatzean
oso zoriontsua
familia berrian