Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Ipuina: Hansel eta Gretel

  • Izenburua: Ipuina: Hansel eta Gretel
  • Ikastetxea: Mariturri Eskola (Gasteiz)
  • Ikasgela: LH5B
  • Egilea: Mariturri 5.B
  • Doinua: -
  • Irakaslea: Uxue Diaz
  • Igoera data: 2021-06-16
  • Publikoa:

Doinua: Konplize ditut eta

Bazen behin familia bat
mundutik aparte
oso txiroak dira
dirurik ez dute
jatekorik ez dute
ai zelako kalte
ta umeak mendian
utziko dituzte

Harri koskorrak uzten
dituzte bidean
eta etxera buelta
egiten dute han
harri denak jasota
dira_etxean bueltan
berriro nahi dituzte
uztea mendian

Ogi apuurak bota
dituzte lurrera
basoan gaua eginda
-goazen lotara
Goizean ogi apurrak
desagertu dira
-ikusi hor etxe bat
goazen barrura

Txokolatezko_etxea
jaten hasi dira
bapatean etxetik
atso bat atera
korrika atera da
bai gonbidatzera
neska-mutil ederrak
sartu afaltzera

Hansel sartu barruan
kaiola bat dela
emango dizut jaten
argala zaudela
eta nik jango zaitut
patatak bezala
Gretelek janaria
prestatu dezala

Hansel argia da ta
pentsatu iruzurra
sorginak ematen du
kristoren beldurra
horregatik Hanselek
esan du gezurra
hatzamarraren ordez
oilasko hezurra

Sutara bota dute
deskuido batean
sorgina erre dute
labe barrenean
bere altxor guztiak
sartuz sakelean
etxera joan dira
ahate gainean