Kaixo guztioi Adri
da nire izena
bertsoak egitean
Aitor da onena.
Goizez bertsolaritza
bertsoak eskolan
polit-polita dago
bertsoak nahiko lan.
9:00tan hasten da
goazen gelara
ordenagailuekin
bertso ikastera.
Kaixu gure errimak
elurra du izena
eta gure taldea
benetan onena.
Beti jolasten dugu
guk gure eskolan
eta gure klasean
egiten nahiko lan.
Gure etxean beti
bertsoak asmatzen
bero handia dugu
eta izerditzen.
Pentsatu nuenean
nik zure izena
konturatu nintzen ni
eskolako onena.
Etorri nintzenetik
lagunak eskolan
klasean lagunekin
egiten nahiko lan.
Patioan jolasean
nabil lagunekin
gero klasera joaten
irribar batekin.
Kaixo Pepito naiz ni
hau da nire izena
oso ona da jokatzen
Fortniten onena.
Gustatzen zait benetan
egotea eskolan
egiten dudalako
eskolan nahiko lan.
Ikusi nire etxea
nire etxea onena
polita eta handia
hau da politena.
Kaixo nire laguna
Sam da nire izena
eta nirea Juana
futbolean onena.
Gaur greba dago gure
betiko eskolan
irakasleak ez daude
ez dugu nahiko lan.
Lagun gutxi daude bai
gure ikasgelan
baina ondo pasatzen
jolasten patioan.
Kaixo egunon denoi
hau da gure izena
bertsoak egiteko
talderik onena.
Guk ikasten ditugu
bertsoak eskolan
bertsoak egiteko
behar da nahiko lan.
Gure bertso onena
nire burua da
hori da bere izena.
polita gainera.